martes, 19 de mayo de 2020

JOSE OTXOARI OMENALDIA - HOMENAJE A JOSE OTXOA. 1946

Goiko argazkiak XX. mendeko Arrasateko mugimendu musikalaren hiru mugarri adierazgarri agertzen dira. Dionisio Isasmendi apaiza, Jose Otxoa eta Luzio Markaide. Iragan mendearen lehen erdian jardun zuten batez ere hiruek euren ekarpentxoa esku zabalez luzatzen. Hiru lagun horien ikasgaiez Arrasateko ehunka abeslari eta musikari aberastu ziren. 

Otxoa 1895ean jaio zen, Aretxabaletan. Arrasatera aldatua, oso txistulari ona izan zen eta instrumentuaren irakasle emaritsua. 1928an Arrasateko Orfeoian sortu zenetik, baxu liriko bezala nabaritu zen. Eta 1946ko maiatzaren 25ean omenaldi bat egin zitzaion, eta ordukoak dira argazkiak. Arrasateko Orfeoiak kontzertu eder bat eman zuen Ideal Zineman, ehun eta hogei ahotsekin. Haietako bateon batek oraindik ere bere kantu saiotxoak egiten ditu, maisu haien lana ez zela nolanahikoa izan frogatuz. 

Gauza da, Orfeoiak Tanhausser, Wagner, Solozabal, Usandizaga, Schubert eta goi mailako beste musikari batzuen lanak aurkeztu zizkiola herriko pubikoari. Eta abesbatzari organo eta pianoarekin lagunduz,  Isasmendi - organo jole titularra- David Arzamendi eta Ignazio Goikoetxea abokatu eta musika zalea aritu ziren, bigarren argazkiko taldearen atze aldean ikusten ditugunak: David, Isasmendi eta Goikoetxea. Orfeoiaren zuzendaritza Luzio Markaideri - beheko argazkiko lehen lerroan- egokitu zitzaion.

Otxoa eta kontzertuari buruzko albiste bat ematen dut bukaeran, Juan Gorostidi Orfeoi Donostiarraren zuzendariak Diario Vasco egunkarian 1946ko maiatzaren 28an sinatua.
ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
La primera fotografía nos muestra a tres piezas clave en el desarrollo musical de Mondragón en la primera mitad del siglo XX. Se trata del sacerdote Dionisio Isasmendi y de José Otxoa y Lucio Markaide, quienes en aquellos años realizaron una gran labor en pro de la formación musical en la villa. Cientos de cantores e instrumentistas se formaron con aquellos maestros locales.

Otxoa había nacido en 1895, en Aretxabaleta. Establecido en Mondragón,  se había distinguido como txistulari y gran bajo lírico desde la creación del Orfeón Mondragonés en 1928. Formó parte también del Orfeón Donostiarra. Resultó que el 25 de mayo de 1946 se le rindió un homenaje al txistulari y cantante y de aquel día son las fotos que mostramos.

El Orfeón Mondragonés quiso hacerlo por todo lo alto y preparó un magno concierto en el Ideal Cinema, en el que participaron 120 orfeonistas, algunos de los cuales siguen dando aún hoy en día muestras de su pasada capacidad artística. El programa se confeccionó con obras de Tanhausser, Wagner, Solozabal, Usandizaga, Schubert y otros maestros de semejante nivel. Acompañaron a los orfeonistas, al órgano Dionisio Isasmendi, a la época organista titular de la parroquia, y David Arzamendi, y al piano Ignacio Goikoetxea, jóven abogado y aficionado a la música, quienes aparecen al fondo de la foto inferior. Dirigió al Orfeón Lucio Markaide, en primera fila.

Sobre Otxoa y aquel concierto escribió en el Diario Vasco del 28 de mayo Juan Gorostidi, a la sazón director del Orfeón Donostiarra, un pequeño artículo del que he extraído lo siguiente:

“Medio siglo cantando y muchos años de tamborilero… Mala jornada suele ser la de los homenajes, demasiada emoción, y no es extraño que a la hora de los discursos, regalos y cánticos Ochoa, el excelente artista, llorara de emoción. 

El concierto del sábado, con 120 cantores, bien adiestrados por el maestro Marcaide, fue una prueba de vitalidad artística del Mondragón coral. El banquete del domingo cerró esta fiesta, a la que asistí porque José Ochoa, en su vida ha encontrado también un hueco para nuestro Orfeón Donostiarra. Y su bella voz de bajo todavía ha de dejarse oir con nosotros en las fiestas del Pilar de Zaragoza”

No hay comentarios:

Publicar un comentario