maiatza 05, 2020

JUAN GOÑI ARRASATEKO ALKATEA


Juan (Maria) Goñi Aranguren Arrasateko alkatea izan zen, bi agintalditan. Lehen aldiz 1918ko urtarrilaren lehenean hautatu zuten, eta 1920ko martxora arte iraun zuen karguan. Garai hartan Arrasateko udalak hamabi zinegotzi zituen. Beste agintaldi bat ere izan zuen, 1930eko ekainaren 4 eta 1931ko apirilaren 18 bitartean, hain zuzen errepublikako lehen udala osatu zen arte. Hain zuzen,  "Hots begi danbolinak" blogean publikatu nuen bezala, egun haietan komentatu zen Goñi alkatea izan zela, Alfontso XIIIaren erorketaz lehenen jakin zuena. Hauteskundeak baino bi egun lehenago gertatu zen. Goñi udaletxeko bere gelan lanean ari zen eta ondoko gelatik zarata handi bat iritsi zitzaion. Bertara joan eta erregearen erretratuari eusten zion takoa apurtu ondoren koadroa lurrean zizko eginda zegoela ikusi zuen.

Juan Goñi Arrasaten jaio zen 1876an, eta bere aita ere – Mariano Goñi Apezena- lehen agintaria izan zen gure herrian, 1874an, udala karlistek hartuta zutenean- eta urtebete batez iraun zuen karguan. Beste zereginen artean, Karlos VII erregegaiari herriko udaletxean ongi etorri egitea suertatu zitzaion. Semeak ongi etorri itxaropentsuago batean aritu behar izan zuen 1919ko irailaren 3an, trenaren inaugurazio ofiziala izan baitzen egun hartan Arrasaten. 

Gaurko argazkian, ordea, Juan Goñi agertzen zaigu, bizarduna. Eserita bere emaztea, Juana Azkoaga Otaduy, bi seme-alabarekin, Jose Antonio eta Rosaritorekin.
 ARGAZKIA: GOÑI ARENAZA SENDIA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Juan (María) Goñi Aranguren fue un alcalde de Mondragón que ejerció de tal en dos distintas ocasiones; la primera desde enero de 1918 hasta marzo de 1920. Y la segunda entre el 4 de junio de 1930 y el 18 de abril de 1931, justo hasta formarse el primer ayuntamiento salido de las votaciones que dieron paso a la segunda república. Como ya lo publiqué en mi blog "Hots begi danbolinak", en aquellos días se dijo, jocosamente, que había sido el alcalde arrasatearra quien conoció antes que nadie la caida de Alfonso XIII. Sucedió dos días antes de las elecciones, cuando trabajando en su despacho municipal oyó el alcalde un fuerte golpe que provenía de la sala de reuniones. Se asomó a ella y vió que el taco que sostenía el retrato del rey se había roto... habiéndose destrozado el mismo en su caída.

Juan Goñi nació en Mondragón en 1876, y también su padre – Mariano Goñi Apezena- llegó a la alcaldía de la  villa, en 1874 y por un año, época en que Mondragón estaba bajo el dominio carlista. Precisamente una de las cosas que le tocó organizar a dicho alcalde fue la bienvenida en el ayuntamiento al pretendiente Carlos VII. También al hijo Juan le cupo en suerte dar otra bienvenida, aunque mucho más esperanzadora, como fue la inauguración oficial del tren el 3 de septiembre de 1919. 

En la foto de hoy, de 1915 aproximadamente, vemos a Juan Goñi, con barba, acompañado por su mujer, Juana Azkoaga Otaduy, y su hija Rosarito e hijo José Antonio.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina