urria 06, 2020

ZEZIAGA-ZARRAOA EZKONTZA / BODA ZEZIAGA ZARRAOA. 1932



Gaur - urriaren 6- laurogeita zortzi urte beteko dira  Luzio Zeziaga eta Petra Zarraoa arrasatearrak ezkondu zirela. Eta egun hartakoa da ondoko argazkia, garaiko prentsan agertu zena. Ezkontza Arantzazuko santutegian izan zen eta zeremonia Jose Joakin Arin Arrasateko erretoreak zuzendu zuen. Aitaren aldekoa, aitabitxia, Luis Zeziaga izan zen, Luzioren aita; eta amaren aldekoa, amabitxia, Maria Zarraoa, Petraren ama, hain justu. 

Santutegiko ostatuan izan zuten oturuntza eta ezkon berriak Arantzazutik Gasteizera joan ziren, biharamunean Madrileraino heltzeko. Ezkontzako ospakizunak, dena den,  egun batzuk lehenago hasi ziren, senargai eta emaztegaiak – bakoitza bere aldetik- euren lagunekin antolatu baitzituzten afariak. Horrezaz gain, beste jai bat izan zuten elkarrekin urriaren 1ean, adiskide eta senitartekoekin, Biteri Kasinoan: moka kafea, likoreak eta habanoak.

 ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hoy  6 de octubre se cumplen ochenta y ocho años de la boda de los jóvenes mondragoneses Lucio Zeziaga y Petra Zarraoa. La foto de hoy es de aquel día, aparecida en la prensa de la época. La ceremonia se celebró en Aránzazu y fue el párroco de Mondragón Jose Joaquín Arin quien les bendijo sacramentalmente en matrimonio. Actuaron de padrinos, Luis Zeziaga, padre del novio, y María Zarraoa, madre de la novia.

El banquete nupcial se llevó a cabo en la Hospedería de Aránzazu, y tras ello los jovenes esposos marcharon a Vitoria, desde donde al día siguiente se desplazarían a Madrid. Según cuentan las crónicas, las celebraciones comenzaron algunos días antes, ya que ambos contrayentes convidaron a sus respectivos amigos y amigas a sendas cena - Lucio- y "lunch", Petra. Pero no terminó ahí la cosa, ya que el sábado anterior a la boda se reunieron con familiares y amigos en una fiesta en el Casino Viteri, donde fue servido café moka, licores y habanos.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina