Izan zen garai bat Arrasateko moja, fraide eta apaizen kopuruak zenbait ehuneko adierazten zuela. Argazkian agertzen diren lagunetatik, oker ez banago, Esteban Garay da Apaiztegitik igaro ez zen bakarra. Hala ere, ezin muzin egin gonbiteari, eta apaizgaiek euren oporretan Zaldispe futbol zelaian jokatu zuten partidurako prestatu zuen Estebanek bere burua. 1950 inguru zen.
Erakutsita zegoen, Apaizgaitegian ikasten zutenek oso ondo erabiltzen zutela pilota, bai futbolean baita eskuz edo palan. Horregatik, arratsalde hartan argazkikoen kontra aritu zirenek ez zeukaten aurrean lantegi samurra.
Horra hor, kleroaren ohorea defendatu zutenak. Zutik, ezkerretik: Alfonso Astaburuaga, Jose Mari Mendizabal "Askin", Esteban Garay, Anton Markaide, XX,XX, Ibon Aperribay; makurtuta, XX, Juan Garay, Felix Ormaetxea eta Jabier Zubizarreta.
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Hubo una época en que los y las mondragoneses/as pertenecientes a órdenes religiosas y los sacerdotes sumaban varios centenares. Era finales de los cuarenta o principio de los cincuenta, y los arrasatearras que estudiaban en el Seminario donostiarra aprovecharon las vacaciones para disputar un partido de fútbol en Zaldispe. De todos los que aparecen en la foto, el único que no era seminarista era Esteban Garay. No obstante, no pudo decir que no a la invitación para formar parte del aquel equipo.
Era una realidad que los jóvenes que pasaban por el Seminario adquirían gran destreza en el fútbol, igual que a la pelota, bien a mano o herramienta. Por eso, los que aquella tarde se enfrentaron a los de la foto lo tendrían muy difícil.
He aquí a los defensores del honor del clero: De pie, desde la izquierda: Alfonso Astaburuaga, Jose Mari Mendizabal "Askin", Esteban Garay, Anton Markaide, XX,XX, Ibon Aperribay; agachados, XX, Juan Garay, Felix Ormaetxea y Jabier Zubizarreta.
,
Gogoan dut gaztetxoak ginenean, Zigarrolako Aretoan (elizaren ondoan, gaur egun jubilatuen lokala dena), Pablo Barrena Zigarrolako apaiz zenak Gabonetan ekitaldiak antolatzen zituela, non garai hartako apaizgaiek parte hartzen zuten, argazkian agertzen diren hurrengo belaunaldikoak baitziren.
ErantzunEzabatuBai, argazkikoak apurtxo bat beteranoagoak ziren. Zuk aipatzen dituzunak, Etxebeste, Aranbarri, Lasa eta abar genituen. Hori ere aldatu da!
EzabatuArgazkian agertzen diren hauetatik bat lagun mina izan dut, Markoetxeberri auzoko jolas taldekoa zen. Jabier Zubizarreta ahin zuzen. Pote-poteka, eskutuka, antzerkietan, etb. Baina oso ondo gogoratzen dut pertsonaiak aukeratzekotan beti apaiza izatea nahi zuela. Hainbat konfesio egiten genuen berarekin eta beti gure pekatuaren absoluzioa genuen.
ErantzunEzabatuDonostian , askotan elkar ikusi dugu. Hemen bizi garen Arrasaterrak, Sanjuanak inguruan, Jabierrek eta beste mondragotar batzuk, bazkari bat antolatzen zuten ; pilatxo bat elkartzen ginen. Azkeneko urtetan ez dugu ospatzen eta faltan botatzen dut.
Felix Ormatxea, "Eskoriatza Magistero Eskolako" zuzendaria izan bazen 80.garren inguruan, antza ez badut hartzen ere, ezagutu nuen, maistra ikasten izan nintzelako.
eskerrik asko, Karmele, zure oroitzapen eta informazio aberasgarri horrengatik.
EzabatuEugenio Etxebestek bidali du:
ErantzunEzabatuArgazki hau ere......Nahiz eta data ez den agertzen, nere ustez hori gutxi goroa behera 1958koa izango da. Identifikatu gabe bi seminaristak gelditu dira. Ba bat, Ibon Aperribai ondoan dagona nere ustez Txomin Armendariz , Eskoriatzakoa, da. Bestea, nere burua bueltaka jartzen, ba zegoen Arrasaten beste seminarista, Jabier Mendizabal. Ez dut gogoratzen fijo arrazoia, baina bere familia Bizkai aldean bizi zan edo, Lekeitio aldean uste dut. Arrasaten Lehenengo meza Astaburuaga, Garay eta Mendizabalek batera eman zituzten, eta...ze gauzak, ordun ez zan "Meza Kontzelebratuta" hau da aldare beteko inguruan apaiz batzuk, eta horregatik Iñarrak ipini zituen Hiru aldare, eta bakoitzak berean esan zituen . Orduan ez zan Meza bat Kontzelebratuta, hiru meza batera baizik. Jabier Mendizabal, Bizkaian eman zun bere lehenengo meza.. Argazki hortatik Venezuelara (Ocumare del Tuy) joan ziren Juan Garay, Jose Mari Mendizabal (Axkin), Txomin Armendariz, Felix Ormaetxea, eta Antton Maarkaide. Zalantza dut Jabier Mendizabalekin. Talde alaia, jakintsuak eta konprometituak benetan, eta guretzat adibide erraldoia. Venezuelatik urte batzuk geroago, berri tragikoa etorri zan , Juan Garay - Estabanen anaia- istripu baten hil zan. Seguraski Ibon Aperribay eta Xabier Zubizarretak Detaille gehiago eukiko dute, baina niri, argazki hau oroimen politak ekarrik zaizkit.