ekaina 08, 2021

HONDARTZAN. 1952. EN LA PLAYA


Txangoan abiatu ziren Arrasateko emakume-neska hauek 1952ko maiatzean. Vasco Navarro trenak ipini zituen Debako hondartzan  eta lagun giroan eman zuten eguna. Artean ura hotz samar zegoenez, ez zuten bainu jantzirik eraman eta oinak bakarrik - Ana Mari Gonzalezek baita belaunak ere- busti zituzten.

Ezagutzeko gurpila (desordenatua, arrastorik ez ematearren):  Juldain, Aranzabal, Gorosabel, Velez de Mendizabal, Arana, Azpiazu, Zaitegi, Ortubay, Aranburu, Iriondo, Uranga...

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Las chicas-mujeres de la foto salieron de Mondragón en excursión de cuadrilla de amigas; era un día festivo de Mayo de 1952. Y el tren Vasco Navarro las puso en Deva, donde disfrutaron de lo lindo. Como sabían que el agua estaba un poco fresca no llevaron traje de baño y no mojaron más que los pies - bueno, Ana Mari González también las rodillas.

Rueda de reconocimiento (desordenada, para no dar pistas):  Juldain, Aranzabal, Gorosabel, Velez de Mendizabal, Arana, Azpiazu, Zaitegi, Ortubay, Aranburu, Iriondo, Uranga..

11 iruzkin:

  1. Veo que ya eran buenas mozas en el 52, las que todavía puedan recordar ese día les hará mucha ilusión.

    ErantzunEzabatu
  2. Argazkia ikusi bezain laster, Maribi Azpiazu izan da ezagun egin zaidana. Auzokoak izan ginen ezker-eskuin azken solairuan, Meneta tabernaren gainean.

    ErantzunEzabatu
  3. Garratzeko Juli eta Esperantza be hor dauz

    ErantzunEzabatu
  4. Hiru Arregi dauz. Aurreko Garratzeko biak eta Anttoni

    ErantzunEzabatu
  5. Zutik ezkerretik eskumara: Isabel Gorosabel (Zabaleta baserrikoa), Juli Arregi (Garratz), Felisa Aranburu, honen azpian Esperantza (Garratz)...eskuman lehena Anttoni Arregi (Garratz)

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. eskerrik asko! Baina...
      Oso oker eez banago, ezkerrekoa Adoración Gorosabel da. Eta bere ondokoa, Tere Ortubay.
      Felisa Aranbururen azpian dagooena: Kontxita Arana.
      Eta eskumako lehena (zutik) Ovidia Iriondo. (makurtuta) Juldain (ez dut izena gogoratzen)
      Berriz ere, eskerrik asko!!

      Ezabatu
  6. Nere gaztaroan ere, trena hartzen genuen eta triki traka Debara, joaten ginen lagun taldean.
    Bainotxoa eta eguzkia hartu,eta arratsaldean buelta herrira triki trakan. Zerrajerako pistzinan, bainatzeko emakumeak, ez genuen sartzerik eta...

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Karmele, emakumeentzat itxita zeuden piszinako ur haiek. Eta eguzkia beste nonbait hartu behar! Oroitzapenak. Musua.

      Ezabatu