ekaina 20, 2023

BAR MONTE


 Ene datuen arabera, Arrasateko tabernen artean Plus Ultra da zaharrena, eta Bar Montek segitzen dio. Monte 1929 edo 1930an ireki zelakoan nago. Behintzat azken urte horretako zentsu industrialean Prudentzio Lazkano Barrutia arrasatearra agertzen da, tabernari bezala. Eta titularrari Jose semeak jarraitu zion negozioan, 1945 inguruan. Lazkanotarrei “Monte” izenordearekin esan zaie Arrasaten, baina inortxok ez daki deitura horren zergatikakoa.  1958an  tabernaren negozioa Argentinatik itzuli berri Jose Etxagibeli eskualdatu zioten lazkanotarrek, eta, handik urte batzuetara, Joseba semeak eta, geroago, Aitor haren semeak hartu zuten lema.

Argazkian, 1950 ingurukoa, Jose Lazkano agertzen da, Maria Arregi bere emaztearekin, eta Jesus eta Maribel seme-alabekin.

ARGAZKIA: ALBERTO LOITI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Según mis datos, el Plus Ultra es el más antiguo de los bares de Mondragón y le sigue el Bar Monte. Pienso que éste debió abrirse como tal en 1929 o 1930. Al menos en el censo industrial de este último año aparece el mondragonés Prudentzio Lazkano Barrutia, como titular barero.  Y en el negocio al emprendedor le siguió hacia 1945 su hijo José. Los Lazkano han sido conocidos en Mondragón con el apelativo de “Monte”, no sabiéndose el origen de  la denominación. El negocio del bar fue traspasadoen 1958 a José Etxagibel, recién llegado de Argentina, quien tras los años dejó las riendas a su hijo Joseba y posteriormente éste al suyo Aitor.

En la imagen, de aproximadamente 1950, aparece José Lazkano con su mujer, María Arregi, y sus hijo e hija Jesús y Maribel.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina