otsaila 27, 2024

RONEOren BULEGO TEKNIKOAN


Iragan mendeko berrogeietako hasieran agertzen dira argazkian, orduko Roneoren bi enplegatu: Esteban Etxebarria, marrazki-mahaian zutik eta Balendin Letona, eserita. Biak bulego teknikoan ari ziren.

1926an Unión Cerrajerak Ingalaterrako Roneo enpresarekin sinatu zuen akordio bat eta bulego altzariak fabrikatzeari ekin zion Arrasaten. Roneo S.A enpresa aitzindaria izan zen bere sektorean eta urtetan merkatuaren zatirik handiena bereganatu zuen. Hasiera batean britaniar Roneok akzioen %50 zituen baina 1932tik aurrera UCEM-ek bereganatu zuen osotasuna. Bitxia da, 1956an, etxe-sektoreari heldu ziola enpresak eta  Electrolux suediar enpresaren lizentziarekin hozkailuak fabrikatzeari ekin zion Roneok, eta urte hartan 10.000 unitate atera ziren Arrasateko tailerretatik.

ARGAZKIA: CARMELO LETONA BILDUMA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En la fotografía de principios de los años cuarenta del pasado siglo aparecen dos empleados de Roneo: Esteban Etxebarria, de pie ante la mesa de dibujo, y Balendin Letona, sentado. Los dos trabajaban en la oficina técnica.

En 1926 la Unión Cerrajera firmó un acuerdo con la empresa Roneo de Inglaterra y se comenzaron a fabricar muebles de oficina en Mondragón. Roneo S.A. fue pionera en su sector y acaparó la mayor parte del mercado durante años. En un principio la Roneo británica poseía el 50% de las acciones pero a partir de 1932 UCEM se hizo con la totalidad. Curiosamente, en 1956 Roneo expandió su negocio al área doméstica, y fabricó frigoríficos con la licencia de la empresa sueca Electrolux, y ese mismo año salieron 10.000 unidades de los talleres de Mondragón.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina