1969ko ekainaren 25ean atera zen argazkia.
Sanjuanetako ohiko txirrindulari-lasterketa korritu zen, 133 kilometrotan,
Kanpanzar bi aldiz igo behar izan zutela txirrindulariek eta behin Urkiola.
Profesional berri eta afizionatuentzat irekia zen lasterketa.
15gn. kilometrotik Jose Maria Basualdok aurre
hartu zion tropelari, Gonzalezek lagun. Eta helmugara bost minutuko diferentziarekin iritsi
ziren bi txirrindulariak. Azkarrena Basualdo arabarra izan zen, batez besteko 37´866
kilometro orduko abiadurarekin.
Argazkian, Garibay kalean jarritako helmugara Basualdo
heltzen ari da, Club Ciclista Mondragonésk antolatutako lasterketaren garaile bezala. Jende asko helmugan eta Rafa Fernandez eta Anjel Mari Aiani adi-adi txapeldunaren azken pedalei.
Jose Mari Basualdo ziklo-krosseko estatu txapelduna izan zen, 1972, 1973 eta 1976an.
Txirrindu gutxi izan balitz bezala, egun hartako arratsaldean beste norgehiagoketa bat izan zen, herriko kaleetatik. Irabazlea Silloniz - goizean laugarren egin zuena- Migel Mari Lasaren aurretik.
Eta hain zuzen ere, beheko argazkia egun hartako sari banaketari dagokio, Udaletxean. Olalde zinegotzia bere saria ematen ari zaio Migel Mari Lasari, Arrasateko Txirrindulari Klubeko Josetxu Inda lehendakariaren eta Jose Ignazio Zaitegi idazkariaren begiradapean.
Miguel Mari Lasa txirrindulari handia bilakatu zen, Espainiako Vueltan, Frantziako Tourrean eta Italiako Giroan etapak irabaziz.
ARGAZKIAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
La
foto fue tomada el 25 de junio de 1969. Se disputó la habitual carrera ciclista
del segundo día de fiestas de San Juan, sobre 133 kilómetros de recorrido, en la
que los ciclistas tuvieron que subir dos veces Kanpanzar y una Urkiola. La
carrera estaba abierta a neoprofesionales
y aficionados.
A
partir del kilómetro 15 José María Basualdo se adelantó al pelotón, acompañado
de González. Y los dos ciclistas llegaron a meta con una diferencia de cinco
minutos. El más rápido fue el alavés Basualdo, con una media de 37´866
kilómetros por hora.
En
la foto, Basualdo llega a la meta sita en la calle Garibay, entre las miradas y
aplausos de un gran número de aficionados, estando en primera fila Rafa Fernández y Angel Mari Aiani, que ayudaban en las organizaciones del Club Ciclista Mondragonés.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina