martxoa 03, 2020

MONDRAGON IDAZMAKINAK - MAQUINAS DE ESCRIBIR MONDRAGÓN



Roneo Unión Cerrajera enpresa 1929an sortu zen, Ingalaterrako Roneo Limited-en lizentziarekin. Unión Cerrajeraren orubeetan eraiki zen lantegi berria. Hasieran UCEMek kapitalaren %50 zeukan baina 1932an beste erdia eskuratu zuen ingelesengandik. Eta lehen unetik Roneo Limitedek bere teknikoak izan zituen Arrasaten, bertakooi erakusten ari. Gertatu zen une haietan Unión Cerrajera larri zebilela diruz eta Marcelino Oreja Elosegi administrazio kontseiluko buruak bere poltsikotik ipini zuen akzioetako pakete erdia, urtebete geroago Arrasateko enpresaren izenean jartzeko. Orduantxe aldegin zuen Arrasaten bi urte eman ondoren Roneo Limiteden azken teknikariak: Frank Weman.

Ezaguna da Roneok bulego-altzariak fabrikatu zituela gehien bat. Eta urtetan espainiar estatuko merkatua Arrasateko instalakuntzetatik hornitzen zen. Jakina da ere, Roneok 1956 urte inguruan hozkailuak ekoiztu zituela Electrolux Sueziako markaren lizentziarekin. Asmoa izan zuen Hauer lizentziapeko butanoko berogailuak ere ateratzeko. Eta abar. 

Abar horretan sar dezakegu, iragarkiko produktua. Mondragón markako idazteko makina espainiar prentsan iragarri zen 1932-1934 urteetan. Iragarkian Roneo Unión Cerrajeraren produktua zela irakurtzen da, baina makina ez zen Arrasateko tailerretan fabrikatzen, Amerikako Estatu Batuetan baino.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La empresa Roneo Unión Cerrajera fue creada en 1929, tras un acuerdo de uso de licencia con la inglesa Roneo Limited. La fábrica se levantó en terrenos de Unión Cerrajera, y en un principio UCEM tuvo el 50% del capital, y desde el primer momento técnicos de Roneo Limited trabajaron en Mondragón, prestando cobertura técnica. En 1932 UCEM se hizo con la otra mitad en poder de los ingleses. Sucedió que en aquellos momentos Unión Cerrajera pasaba por problemas de liquidez y fue el presidente de la compañía, Marcelino Oreja Elosegui, quien adelantó el dinero y un año después traspasó las acciones a aquélla. Fue entonces cuando marchó el último técnico inglés tras su estancia de dos años, Mr.Frank Weman.

Es sabido que la línea de producto para la que, en principo, fue creada Roneo era la de mobiliario de oficina, mercado en el que sobresalió la empresa mondragonesa durante décadas. También desde 1956 y durante tres años hizo sus pinitos  en una línea de frigoríficos, con licencia de la marca sueca Electrolux. Y así mismo quiso fabricar estufas de butano. Y otros.

Entre esos otros, podemos incluir el producto que es objeto del anuncio que he encontrado en la prensa de finales de 1933 y comienzos de 1934. Se trata de máquinas de escribir marca Mondragón. Por lo que yo sé, jamás se fabricaron, de ahí que deduzca que las máquinas eran productos en origen estadounidenses, comercializados por la empresa mondragonesa.

Agertu ondoko iruzkina Aitor Iturriagak eskainia / Comentario de Aitor Iturriaga tras la publicación de esta entrega:
:

"Poz handiz irakurri dut zure artikulua. Gertuko gaia dut. Azalduko dizut zergaitia.

Roneo-ren "Mondragón" markadun makina horietako bat oparitu zioten Josemari Lasagabaster "Bentxes"i bere gurasoek, oraindik umea zela makinaz idazten ikas zezan. Gerra aurreko kontua da hori. Errepublika garaikoa.

Gerora, makina hartan idatzi zituen Bentxesek gauza asko. Baita ELA sindikatu klandestinoaren izenean agertzen ziren dokumentu asko, frankismoaren garaian.

Duela 30 bat urte niri oparitu zidan makina hori. Egoera onean zegoen oraindik.

Arrasateko Udalari zeditu nion, Museo Industrialaren proiektua abiatu zuenean. Pare bat aldiz agertu da Arrasaten antolatutako erakusketetan (azkena Alberto Loitik eta AZEk antolatutakoa). Udalaren babespean gordetzen da gaur egun.

Duela 9 urte Jerez de la Fronterako antikuario baten dendan ikusi nuen beste makina berdin bat. Salgai ote zuen galdetu nion dendariari eta honek esan zidan dagoeneko salduta zuela. Erakusleihoan beste makina berdin bat zegoen salgai, "Remington" markaduna. Hau da, Roneo-ri "Mondragón" makinak banatzeko lizentzia eman zion enpresarena. Oso garestia zen eta ez nuen erosi. Galdetu nion arren, ez zida
n esan zenbatean saldu zuen "Mondragón" markaduna. Erantzun zidan dexente garestiagoa zela"

1 iruzkin:

  1. Aitor Iturriaga adiskideak idazten dit:

    "Poz handiz irakurri dut zure artikulua. Gertuko gaia dut. Azalduko dizut zergaitia.
    Roneo-ren "Mondragón" markadun makina horietako bat oparitu zioten Josemari Lasagabaster "Bentxes"i bere gurasoek, oraindik umea zela makinaz idazten ikas zezan. Gerra aurreko kontua da hori. Errepublika garaikoa.
    Gerora, makina hartan idatzi zituen Bentxesek gauza asko. Baita ELA sindikatu klandestinoaren izenean agertzen ziren dokumentu asko, frankismoaren garaian.
    Duela 30 bat urte niri oparitu zidan makina hori. Egoera onean zegoen oraindik.
    Arrasateko Udalari zeditu nion, Museo Industrialaren proiektua abiatu zuenean. Pare bat aldiz agertu da Arrasaten antolatutako erakusketetan (azkena Alberto Loitik eta AZEk antolatutakoa). Udalaren babespean gordetzen da gaur egun.
    Duela 9 urte Jerez de la Fronterako antikuario baten dendan ikusi nuen beste makina berdin bat. Salgai ote zuen galdetu nion dendariari eta honek esan zidan dagoeneko salduta zuela. Erakusleihoan beste makina berdin bat zegoen salgai, "Remington" markaduna. Hau da, Roneo-ri "Mondragón" makinak banatzeko lizentzia eman zion enpresarena. Oso garestia zen eta ez nuen erosi. Galdetu nion arren, ez zidan esan zenbatean saldu zuen "Mondragón" markaduna. Erantzun zidan dexente garestiagoa zela"

    Eskerrik asko, Aitor. Zurearen gisako ekarpenek ematen diote zentzua nire lanari.

    ErantzunEzabatu