apirila 14, 2020

ERREPUBLIKAREN EGUNA, 1932, DIA DE LA REPUBLICA


Gaurko moduko egun batean, 1932ko apirilaren 14an, II Errepublikaren lehen urtebetetzea ospatu zen, eta Arrasaten ere jai giroan ibili ziren. Goizean goiz ekin zitzaion ospakizunari eta txistulari, dultzainero eta herriko udal musika bandak kale eta bazterrak alaitu zituzten kalejiran. Hamaiketan manifestazioa abiatu zen, alkatea eta zinegotzi errepublika zale eta sozialistak buruan, eta zenbait kaletatik barrena igaro ondoren Errepublikako Plazan amaitu zen. Alkateak ongi etorri egin zien udaletxean manifestazioan ibilitako alderdi politiko eta herriko elkarteen ordezkariei. Hitz egin zuen balkoitik, argazkiak darakutsan modan. Bere hitzaldian adierazi zuen, odol, diru, ezpata eta sotana lau aristokrazia zapaltzaileen nagusitasunari amaiera eman ziola Errepublikak, botere zibilaren indarra erakutsiz. Gehitu zuen Eugenio Resusta alkateak Errepublikak bakarrik bete zezakeela euskal foruen aldarrikapena, demokraziaren bitartez. Jarraian ohorezko ardoa zerbitzatu zitzaien bertaratutakoei eta bitartean Udal Musika Bandak kontzertu bat eskaini zuen plazan, ohorezko aurresku batekin eta Gernikako Arbola eta Riegoren Himnoarekin amaituz.

Errepublikako Zentroak, ohiko bazkariaz gain, literatura txapelketa bat eratu zuen “Apirileko 14”ari buruz eta Migel Mentxaka gazteak irabazi zuen. Horrezaz gain, aurresku txapelketa izan zen arratsaldean eta lau lehenen ostean – denak eibartarrak- Jesus Sagasta arrasatearra sailkatu zen. Eta arratsaldeko 6etatik gaueko 11 ½ ak arte dantzaldia izan zen plazan, kalejirarekin bukatuz.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Tal día como hoy,  14 de abril de 1932, se celebró el primer aniversario de la II República. Y también en Mondragón se organizaron actos conmemorativos. De muy mañana comenzaron a animarse las calles gracias a los txistularis, dulzaineros y banda municipal de música. A las 11 horas dio comienzo la manifestación, presidida por el alcalde y los concejales republicanos y socialistas. Tras recorrer varias calles, se terminó en la plaza de la República, frente al Ayuntamiento, donde el alcalde recibió a los representantes de los partidos políticos  y sociedades locales que se habían sumado a la demostración callejera. Y habló desde el balcón, momento que recoge la foto. El alcalde Eugenio Resusta dijo en su discurso que la República había terminado con el predominio de las cuatro aristocracias oprobiosas, de la sangre, el dinero, el sable y la sotana, imponiéndose además el poder de la sociedad civil. Añadió que sólo la República, a través de la democracia, daría respuesta a las reivindicaciones fueristas de la sociedad vasca. A continuación se sirvió un vino de honor, mientras en la plaza la banda de música ofrecía un concierto que terminó con un aurresku de honor, y la interpretación del Gernikako Arbola y el Himno de Riego.

El Centro Republicano, además de la consabida comida, organizó un concurso literario con el tema del significado del 14 de Abril, siendo ganador el joven Miguel Mentxaka. Por la tarde se llevó a cabo un concurso de aurreskus, habiéndose clasificado el primer mondragonés Jesús Sagasta, en quinto lugar, tras cuatro eibarreses. Y a continuación, y hasta las 11 1/2 de la noche, se dio paso a los bailables, terminando con una kalejira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina