martxoa 11, 2021

TXANTXOTE ARRANDEGIA


Txantxote arrandegiko Bizente daukagu dendaren aurrean, Toribio Agirre kalean (gaur Olarte,  Izkina tabernaren ondoren) 1967ko argazkia da. Eta gizonak bere talaia txikitxotik herriari hartzen dio pultsua, behatzaile on batek bezala. Bizente ez zen Arrasatekoa. Eta gutxik jakingo du bere ofizioa txoferra zela, hain zuzen ere, Monterron Kondeena. Madriletik udaro hurbiltzen zen gure herrira Bizente Gonzalez "Madriles" eta Ines Mercader arrain saltzaile arrasatearraz maitemindu zen txoferra. Mercadetarrak arrain saltzaileak ziren eta Arrasaten ez ezik inguruko herrietara ere iristen ziren euren produktuarekin, normalean Ondarroatik ekarrita. Mercader sendiari “Txantxote” esaten zitzaion. 

Ezkondu eta Arrasaten geratzean ofizioz aldatu behar izan zuen Bizentek, eta lehen Canuto Aranzabalena izandako denda erosi zuen. Eta haren tradizioari segitu zion, txoferra tabernaria bilakatu baitzen, 1953ko beheko iragarkiak darakutsan moduan. Emaztea arrandegian – herriko azokan zeukan saltokia- eta senarra tabernan. Horrela ihardun zuten iragan mendeko hirurogeiak arte, taberna kendu eta arrandegia Toribio Agirre  -Olarte- kalera pasatzea erabaki zuten arte. Eta argazkian ikusten den bezala, toki hartan egon zen beste hogeita bost bat urtez.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Es una fotografía de 1967. Sentado en el exterior de la pescadería Txantxote sita en la calle Toribio Aguirre (hoy Olarte, pegando al bar Izkiña) tenemos a Vicente, quien desde su pequeña atalaya como buen observador, toma el pulso a la vida del pueblo. Vicente no era mondragonés. Y pocos sabrán que su oficio había sido chófer, precisamente de los condes de Monterrón. De tanto visitar Mondragón Vicente Gonzalez "Madriles" conoció a la arrasatearra Inés Mercader, y decidió abandonar la villa y corte para quedarse para siempre en otra villa más recoleta. Ines pertenecía a una familia dedicada a la venta de pescado, conocida como Txantxote,  que vendía el género traído, fundamentalmente de Ondarroa, tanto en Mondragón como en los pueblos limítrofes.

Al casarse, Vicente tuvo que cambiar de oficio, y no desaprovechó la oportunidad de comprar el negocio que antes había pertenecido a Canuto Aranzabal, de tabernero, como se comprueba por el anuncio aparecido en la prensa de Gipuzkoa en 1953. Inés siguió en la pescadería que regentaba en la plaza de abastos. Hasta que a primeros de los años sesenta del siglo pasado, cerraron la pescadería en la plaza para pasar a un remozado local, la antigua taberna, donde por otros veinticinco años aproximadamente, atendió a su clientela la familia Txantxote.

 


3 iruzkin:

  1. No recuerdo de aquéllos años nada de ese bar o tienda,buen detalle por tú parte.

    ErantzunEzabatu
  2. Oso ondo gogoratzen dut arraindegia, “Chanchote” bera ere. Argazkian agertzen den bezala . Banketan eserita goiz osoa ematen zuen , ingurutik pasatzen ziren neskei beti zerbait esaten gorri, gorri jarri arte, bere erretzaile astunen ahotsaz .
    Arraina fresku freskua saltzen zuen, baina oso garestia. Merkatuko postuan Reginak eta Markaidek askoz merkeago saltzen zuten.
    Eskarrikasko Josemari nere herriko oroitzapen atseginak ekartzeagatik

    ErantzunEzabatu