martxoa 26, 2021

DESERAIKITZEN - DECONSTRUYENDO

 

Deseraikitze material edota inmateriala hasteaz bat  ahazturari pizten zaio metxa, eta suak dena birrintzen du.

Argazkiak 1997ko San Juan bezperara garamatza. Langile anonimo batzuk eraikin izendunari hizkiak erauzten ari zaizkio… Gainerakoa… Zer da gainerakoa?

Izena duen guztia omen da (Jose Miguel Barandiaran) 

 ARGAZKIA: AITOR ITURRIAGA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Una vez de comenzar la deconstrucción material o inmaterial, la mecha del olvido se enciende y el fuego lo arrasa todo.

La foto nos lleva a la víspera de San Juan de 1997. Trabajadores anónimos se afanan arrancando las letras del edificio con nombre... El resto… ¿Qué significa el resto?

Todo lo que tiene nombre existe (Jose Miguel Barandiaran) 

5 iruzkin:

  1. Argazkia atera nuenean ez nuen pentsatuko bost urte beranduago eraikin hori Ordenaziotik kanpo utziko zuela Arrasateko Udalak, eraikina bota ahal izateko.
    Udalaren aurrean ez zuen balio izan Kapirixo Elkartearen eta Juan Ramon Garairen gidaritzapean etxe horren defentsan arrasatear batzuk egin genuen lanak: alegazioaren aurkezpena, sinadura bilketa (zurea ere lortu genuen, Josemari), hitzaldi, prentsaurreko... Azkenean Eusko Jaurlaritzak gure eskaera onartu eta, Monumentu izendapena eman zion eraikinari. Horrela salbatu zen.
    Gure historiako beste askok ez zuten zorte hori izan: Azoka Plaza, Juan Carlos Guerraren etxea, Osteko etxea, Viteri eskolak, baserriak, Garibayren omenezko eskultura,.. Zenbat galera!
    Argazkiak erakusten ditu ere behargin horien orduko lan-baldintza eskasak: aldamio sinpleegia, ez arnesik, ez kaskorik... En fin...

    ErantzunEzabatu
  2. Nere ikus puntutik eta deskribatutakoak bezalako gertaerak gure kultura-maila baxua adierazten dute. "Epe laburrean erabilgarritasunik ez duen guztia traba egiten digu eta ezabatu egiten dugu. Aldi berean eta denbora pasata gero, konturatu gara iraganeko sustraien zati bat galdu dugula.
    Jose Miguel Barandiaran esan zuen: Izan zirelako gara, garelako izango dira.

    ErantzunEzabatu
  3. Orain argazkia ikusita, gogoratzen naiz "Biteriko Eskoletan" ikasten nuenean, egunero eguerdiko 12etan, zuhaitzaren ondoan zain egoten nintzan aitari, bizikletarekin etorri eta barrara igotzen bainintzen Zigarrolara bazkaltzera joateko. A zer garaiak!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Juan Bautista, oso eraikin geurea, zalantzarik gabe, herritar guztientzat. Eskerrik asko.

      Ezabatu