martxoa 29, 2022

EKINTZA KATOLIKOA 50 URTE / 50 AÑOS DE ACCION CATOLICA. 1954

1954ko martxoan Ekintza Katolikoaren Urrezko Ezteiak ospatu ziren, eta artean elkartea bizi-bizirik zela, jardunaldi-egitarau polita antolatu zuten bertako instalakuntzetan. Eraikin barruan billar lehiaketa izan zen bitartean, kanpoko terrazan - gaur Joxe Letona plazatxoa dena-  ping pong txapelketa jokatu zen, argazkian ikus daitekeen moduan. Bi jokalariak ez ezik pilotaren abiadura handiak ikusle askoren arreta irabazi zuen. Epaile lanetan Luis Aretxaga daukagu, txalekorekin, une haietan zuzendaritza batzordean ari zena. Eta publikoan aurpegi ezagunak ditugu: Etxabe, Ibañez, Martin, Peito, Garay anaiak...

A! Gero, beheko argazkiak darakuskigunez, nahi (eta ahal izan zutenak) bazkaltzera bildu ziren. Ez al zaio irakurleari apur bat arina? Arrazoia datan dago: martxoaren 19, Garizumako ostirala zen: barau eta haragi uzte eguna, alegia. 

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En marzo de  1954 se celebraron las bodas de oro del Centro de Acción Católica y,  gozando como gozaba la asociación de formidable salud, se preparó un amplio programa de actividades religioso-culturales-deportivas. Estas últimas tuvieron lugar en las instalaciones del Centro, y mientras en el interior se disputaba un campeonato de billar, en la terraza - hoy plaza Joxe Letona- se llevó a cabo un torneo de ping pong entre aficionados locales. Asistió mucho público que gozó con el juego de los contendientes. No le fue fácil la labor de juez a Luis Aretxaga - con chaleco y pluma en ristre- miembro en aquella época de la directiva del Centro. Entre el público caras conocidas: Etxabe, Ibañez, Martin, Peito, hermanos Garay ...

Y a las 14 horas los que quisieron (y pudieron) se reunieron en una comida, como se aprecia en la foto inferior. ¿No se les antoja un poco flojillo el menú?  La razón hay que encontrarla en la fecha: el 19 de marzo de 1954 era viernes de cuaresma: ayuno y abstinencia.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina