martxoa 22, 2022

RONEO S.A

 

Unión Cerrajerak 1926an Ingalaterrako Roneo enpresarekin sinatu zuen akordio bat eta bulego altzariak fabrikatzeari ekin zion Arrasaten. Roneo S.A enpresa aitzindaria izan zen bere sektorean eta urtetan merkatuaren zatirik handiena bereganatu zuen. Hasiera batean Roneo britaniarrak akzioen %50 zituen baina 1932tik aurrera UCEM-ek bereganatu zuen osotasuna. Bitxia da, 1956an, Electrolux suediar enpresaren lizentziarekin hozkailuak ekoizten hasi zela Roneo eta urte hartan 10.000 unitate atera ziren Arrasateko tailerretatik.

Iragan mendeko berrogeitamarren hasieran ateratako argazkian Roneoren hiru enplegatu ageri dira, euren arloetako buruak. Ezkerretik, Jose Aiala, Antonio Balerdi eta Jesus Letona dira.

ARGAZKIA: CARMELO LETONA BILDUMA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En 1926 la Unión Cerrajera firmó un acuerdo con la empresa Roneo de Inglaterra y en Mondragón se comenzaron a fabricar muebles de oficina. Roneo S.A. fue pionera en su sector y acaparó la mayor parte del mercado durante años. En un principio la Roneo británica poseía el 50% de las acciones pero a partir de 1932 UCEM se hizo con la totalidad. Curiosamente, en 1956 Roneo inició la producción de frigoríficos con licencia de la empresa sueca Electrolux y ese mismo año del taller de Mondragón salieron 10.000 unidades.

En la foto de principios de los años cincuenta aparecen tres empleados de la empresa, responsables de sus respectivas áreas. Ellos son, de izquierda: José Ayala, Antonio Balerdi y Jesús Letona.

2 iruzkin:

  1. Sei urtetan lana egin nuen Roneoko imprentan.
    Nere lehen lana izan zen. Bertan, zoriontsu izan nintzen. Fama handia zuten bulegoetako egiten genituen materiala.
    Kontutxo bat bat:
    Orduko Arrasate Irratiak (Eskola Profesionalen kokaturik zegoena) ia eguerdiro eskeintzen zigun abestiren bat langilei. Arratsaldetan bagenuen zer komentatu.
    Montiano nagusi, Galarta bulegoan….

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskerrik asko Karmele, aspaldiko!!
      Oso enpresa polita izan zen Roneo, bai.
      "Radio Parroquial de Mondragón"
      Musua

      Ezabatu