apirila 19, 2022

JUSTO MUNARRIZ, UDAL MUSIKA BANDAREN ZUZENDARIA / JUSTO MUNARRIZ, DIRECTOR DE LA BANDA MUNICIPAL DE MUSICA

Munarriz, 1928

Justo Munarriz nafarrak 1928ko azaroan irabazi zuen Arrasateko Udal Musika Bandaren zuzendaritzako lehiaketa. Bi izan ziren hautagaiak – bestea Bilboko Miguel de la Fuente- eta Udalak irabazlea zein zen ezagutarazi eta egun batzuetara Munarrizen eskutitza jaso zen, kargua onartuz. Abenduan inkorporatu zen bere kargura.

Justo Munarriz Muratori Oliten jaio zen, 1900an, eta bertan bizi izan zen, aita 1908an Iruñeko Udal Musika Akademiaren irakasle izendatu zuten arte, Nafarroako hiriburura aldatu baitzen sendia. Eta Justok Akademia hartan hartu zituen piano eta armoniaren lehen ikasgaiak. Ikasle aplikatua izan zen eta karrera amaierako saria erdietsi zuen. Sarasate Saria ere eman zioten, pianoko modalitatean.

Gero Madrileko Errege Kontserbatorioan jarraitu zuen musika ikasketekin, kalifikazio onekin. Pianoko profesionala bilakatu nahi izan zuen bere burua baina bidea nahiko aldapatsu eta zail zegoela ikusita, bandarako prestakuntzari heldu zion Zaragozako Akademia MIlitar  Nagusiaren zuzendariarekin, batez ere instrumentazio eta kontrapuntua ikasiz.

Ebroko Mirandako Udal Musika Bandarako lehiaketara aurkeztu zen 1928an, baina – bizitzaren gauzak!- plaza Gregorio Solabarrietak irabazi zuen, hain zuzen ordura arte Arrasateko Bandaren zuzendaria. Arrasateko aukera agertu zitzaion, beraz, eta Munarrizek ibilbide berriari ekin zion urte hartan. Arrasaten jubilatu zen, 1960an

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El navarro Justo Munarriz ganó en noviembre de 1928 el concurso público para dotar de director a la Banda Municipal de Música de Mondragón. Hubo dos candidatos - el otro Miguel de la Fuente, de Bilbao- y a los pocos días de anunciar el Ayuntamiento al ganador el fallo del jurado se recibió la carta de Munarriz aceptando el cargo. Se incorporó al mismo en diciembre.

Justo Munarriz Muratori nació en Olite en 1900 donde vivió hasta que su padre fue nombrado profesor de la Academia Municipal de Música de Pamplona en 1908, y la familia cambió su residencia a la capital navarra. Justo tomó sus primeras lecciones de piano y armonía en la citada Academia. Fue un estudiante aplicado ganando el premio de final de carrera. También fue galardonado con el Premio Sarasate en la categoría de piano.

Prosiguió sus estudios musicales en el Real Conservatorio Superior de Madrid, con buenas notas. Quiso hacer carrera profesional como pianista, pero viendo que el camino era bastante enrevesado, optó por formarse para dirección de Banda, con el responsable de la Academia Militar General de Zaragoza, profundizando principalmente en instrumentación y contrapunto.

Participó en el concurso de la Banda Municipal de Música de Miranda de Ebro en 1928, pero, ¡cosas de su vida! quien ganó la plaza fue Gregorio Solabarrieta, hasta entonces titular de la Banda de Mondragón. La oportunidad, por lo tanto, surgió en la villa cerrajera, por lo que Munarriz se embarcó en 1928 en su nueva carrera, que la desarrollaría hasta 1960, año de su jubilación. 

Munarriz, 1960

 


 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina