Jose Mari Arabaolazak bertso batzuk idatzi zituen Arrasateko Ekintza Katolikoaren Zentroak 1963ko San Juan jaietan argitaratutako “Mondragón” aldizkarirako, Zer gai hartu eta igande eta jai egunetako txikiteorako zaletasun neurriz kanpokoa hautatu zuen Zigarrolako bertsolariak . Zortzi estrofatan adierazitakoak garaiko errealitate gordina islatzen du. "Bazkal aurreko txurrutak" titulatu zuen Jose Marik bere ekarpena. Bertsoek urte hartako maiatzaren data daramate.
Oxiñako Jose Mari Arabaolaza “Errota”k txikitatik erakutsi zuen bertsoetarako afizioa eta 1925ean egin bide zuen lehen saioa, Ignazio Eizmendi “Basarri” handiaren ondoan.
ARGAZKIA: ARABAOLAZA-URIARTE SENDIA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Jose Mari Arabaolaza escribió unos bertsos para la revista “Mondragón”, editada por el Centro de Acción Católica de Mondragón en las fiestas de San Juan de 1963. El bertsolari de Zigarrola escogió como tema la excesiva afición en domingos y festivos de la época al txikiteo . Lo expresado en ocho estrofas refleja aquella realidad. Los versos llevan la fecha de mayo de ese año.
Jose Mari Arabaolaza “Errota”, de Oxiña, demostró desde jovencito su afición a los bertsos y su primera actuación fue en 1925, junto al gran Ignacio Eizmendi “Basarri”
Tentazinuak sarri izkin bakoitzetik, naiz asmo onakin irten guk etxetik. Esan bearra daukat lenengo itzetik, txurrut asko egiten degula goizetik. Lengo zarrak aspaldi eman zuten parte: “Txurrutak baduala makiña bat kalte ibiltzeko edari guztitik aparte eguzkia jetxitzen asitzen dan arte” Esan ori gogoan bagendu bai obe, artara beti geure buruaren jabe. Gaurko gazteak noiznai edateko trebe, eguzkiari kasu asko egin gabe.
Jai-igande goizetan nun ibiltzen gera? Aixa billatzen degu edateko era. Ostatu bat utzita aguro bestera, irurak alderako “nolabait” etxera. | Nola gusta diteke ortaño txurruta, beregana jartzeko aiñ amorratuta? Txuri ta txakolina gañera “vermuta” dana ona ote dan pentsatze-ez degu ta.
Bazkaritan ez degu gauz askorik jango, edaritan indarra gero ta gorago. Goizetik egin dunak orrenbeste trago siestarik ez padu ondatua dago.
Badatoz “tensiyo” ta beste enreduak, ondoren jakiña du au zurreuteruak. Merezi genituzke makilka beruak geuk galtzen bait ditugu geronen buruak.
Estomaoko xokoan orrenbeste gradu Ez du euskaldun gutxi txurrut orrek galdu. Gaurtik aurrera artu dezaiogun kargu gerora damutzea alperrikan degu.
|
GEHIAGO JOSE MARI ARABAOLAZARI BURUZ
https://txemax3.blogspot.com/2021/12/arrasateko-azken-errota-eta-errotaria.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina