Margo lan bat da gaurko erretratoa. Egilea, euskal jatorriko Frantzisko Goya aragoarra dugu. Eta pertsonajea Joakin Maria Ferrer pasaitarra (1777) da. Zergatik ekarri dudan txoko honetara? Oso ukitze-arrazoi batengatik: Ferrer Santa Agedan hil zen, Bainu Etxean, 1861eko irailaren 30ean.
Osasunaren bila etorri zen Gesalibarrera eta heriotza aurkitu zuen. Noski, ez da bakarra, beste kasu asko izan baitziren baina Joakin Maria Ferrer ez zen nolanahikoa. Ogasun ministro izan zen, Madrileko alkate eta Gorteetako presidente, besteak beste. Politika aktiboari utzi zionean, bizi arteko senatore izendatu zuten. Pertsonaia oso bat, Arrasaten gertatuko zitzaiona antzeman izan balu... inondik ere etorriko ez zena!
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina