azaroa 16, 2023

JAVIER HERRARTE HIL DA

 

Javier Errarte Garay gure kintokidea hil da bapatean, gaur arratsaldean. Ustekabean harrapatu nau albisteak, non  eta noiz eta Javierren lagun Alvaro Arregi ematen ari zen hitzaldiaren amaieran. Etxaluzeko aretoan hizlariak aulki bat zuen gordeta adiskidearentzat. Javier ez da heldu ahal izan.

Gaurko argazkiak aurtengo kintada ospatu genuenekoak ditugu, urriak 19an, Bergaran. Javier, zintzo-zintzo, han egon zen, urteroko ospakizunean egiten zuen bezala. 

Javier kulturzale, euskaltzale, bertsozale... txantxazalea genuen. Bazkariak bere txisteekin alaitzen zizkigun laguna zen. Umore fina, egokia berea.

Javier, eskerrik asko zure adiskidetasunarengatik. Eta beti arte.

Esta tarde ha muerto de manera súbita nuestro compañero quinto Javier Errarte Garay. La noticia me ha cogido, como a todos, por sorpresa, justo a la conclusión de la charla que ha ofrecido Álvaro Arregi, amigo de Javier, en Etxaluze. Charla para la que el conferenciante había reservado un asiento para nuestro compañero.

Las fotos de hoy fueron hechas el día de la quintada de este año, el 19 de octubre, en Bergara. Javier, puntualmente, estuvo allí, como lo venía haciendo en  todas las celebraciones anuales.

En Javier teníamos a un hombre culto, gran conversador, vascófilo, bertsolari…. Era quien alegraba nuestras sobremesa con sus chistes, fruto de un fino y certero sentido del humor.

Javier, muchas gracias por tu amistad. Y hasta siempre.







Argazkiak: Pedro Mari Narvaiza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina