Zaldispe baserri zaharraren terrenoetan eraiki zituen Union Cerrajerak bere kirol instalakuntzak, herri osoarentzat irekita. 1948ko uztailaren 24an inauguratu zituen, zarata handirik gabe. Enpresaren estiloa zen. Futbola, saskibaloia, tenisa, uso eta plater tiraketa eta, jakina, igeriketa izan ziren gehien ikusi eta praktikatu ahal izan genituen espezialitateak.
Arrasateko herria modu eragingarriagoan gizarteratzeko ahalbideak ipini ziren martxan.
ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Union Cerrajera construyó sus instalaciones deportivas abiertas al público en general en los terrenos del antiguo caserío Zaldispe. Las inauguró el 24 de julio de 1948, sin mucho ruido. Era el estilo de la empresa. Fútbol, baloncesto, tenis, tiro pichón, tiro al plato y, por supuesto, natación fueron las especialidades que más pudimos ver y practicar.
En definitiva, se pusieron en marcha vías que propiciaron una mayor cohesión social de los mondragoneses.
IGERITOKI HAREN GAINEKO BERRI GEHIAGO -
https://1949arrasate.blogspot.com/2023/07/melbourneko-olinpiadetarako.html
Egundoko debatea sortu du zure gaurko artikuluak nire whatsapp talde batean. "Arrasateko herria modu eragingarroagoan gizarteratzeko ahalbideak ipini ziren martxan" baieztapenak piztu du eztabaida, kontuan izanik neskek eta emakumeek debekatuta zutela bainua hartzea instalazio horietan.
ErantzunEzabatuGogoratzen dut azken urteetan baimenduta zutela, baina, nire ustez, bakarrik Zerrajerako langile eta senideentzat erreserbatu zela.
Errepasatu ditut zuk idatzitakoak artikulu eta liburu zaharretan, eta informazio asko eta golosoa aurkitu dut. Atrebentzia haundia ez bada, eskatuko nizuke gai honi buruzko artikulu monografiko bat. Eskerrik asko.
Aupa Aitor!
EzabatuEskerrik asko zure abisuarengatik.
Diozun bezala, apurtxo bat idatzi dut gai horretaz. Adibide batzuk ematen ditut beherago. Debekuari buruz, aipamenak egin ditut, kasura zetozenean. Behin, injustizia hitza erabili nuen, hura salatzeko. Beraz, alde horretatik…
Hain eztabaidatsua izan bide den “Arrasateko herria modu eragingarroagoan gizarteratzeko ahalbideak ipini ziren martxan” esaerari buruz, ez daukat bat ere zalantzarik horrela izan zenaz. Emakumeei sartzen utzi izan baliete eragin osoagoa izango zela? Jakina. Baina horrek, ene ustez, ez du esan nahi atzerapausu izan zenik, alderantziz baizik.
Eta zugandik etorria, ez da atzebentzia – inolaz ere- eskatzen didazuna. Datorren urterako utziko dugu, ados?
Mila-mila esker zure ekarpenarengatik.
IDATZITAKO BATZUK
HOTS BEGI DANOBOLINAK bloga
apirila 15, 2015
GASPAR EZKURRA, KIROL ERAGILE ARRASATEARRA
https://txemax3.blogspot.com/2015/04/gaspar-ezkurra-kirol-eragile.html
Garaiko moralaren zirkunstantzia hertsiengatik, tamalez, emakumeek ezin zuten igeritokia erabili. Alderdi hori ezin bada ahaztu ere, Zaldispeko kirol eskaintza oso onuragarria gertatu zen arrasatearrontzat.
1949arrasate bloga
uztaila 16, 2013
DUELA 65 URTE INAUGURATU ZEN // SE INAUGURO HACE 65 AÑOS
https://1949arrasate.blogspot.com/2013/07/duela-65-urte-inauguratu-zen-se.html
Argazki honekin emakumeren bat hasarrearaz nezake. Zergatik? Gogoratzen diedalako eurak ezin zirela Union Cerrajeraren igeritokira sartu. Baina garai haietako morala aldatzerik ez dugunez gero … ez dago zer eginik. Historia da eta kito.
uztaila 07, 2015
UDAN IGERILEKURA / EN VERANO A LA PISCINA
Bueno, zabalik genuen gizonezkook. Neska eta ez hain neskak kanpo aldeko hesian geratzen ziren – ureztatu berri gorri eta laru koloreko tajete loreen usain sakorrak lagun- triton arrek igerian nola egiten genuen ikusle huts izatera bakarrik heltzen zirela. Injustizia galanta, garaiko moralinaren ondorio hutsa.
uztaila 21, 2020
1978an ITXI ZEN / SE CERRO EN 1978
1948. Uztailaren 24an inauguratzen da igeritokia eta prestatutako gainerako instalakuntzak: futbol zelaia, tenis zelaia (saski baloirako ere erabiliko dena) eta parke publikoa. Gizonezkoek bakarrik erabili ahal izango dute igeritokia.
1971. Arrasateko hirurehun pertsonek eskutitz batean eskatzen diote igeritokia emakumeei ere irekitzea. Ezetza jasotzen da enpresaren zuzendaritzatik.
1976. Oraingoan bai: eskabide berri bati baiezkoa ematen zaio emakumeak bainatu ahal izateari… baina ezingo dute eguzkia igeritokian bertan hartu. Xukadera lurrean zabaltzen zuenari abisua ematen zitzaion eta kasurik ez egitekotan kaleratu egiten zuten.
Eskerrik asko Josemari.
EzabatuUDAN IGERILEKURA / EN VERANO A LA PISCINA
ErantzunEzabatuhttps://1949arrasate.blogspot.com/2015/07/udan-igerilekura-en-verano-la-piscina.html
1978an ITXI ZEN / SE CERRO EN 1978
https://1949arrasate.blogspot.com/2020/07/1978an-itxi-zen-se-cerro-en-1978.html