uztaila 21, 2025

KIROL INSTALAKUNTZAK - INSTALACIONES DEPORTIVAS: UNION CERRAJERA

 

Zaldispe baserri zaharraren terrenoetan eraiki zituen Union Cerrajerak bere kirol instalakuntzak, herri osoarentzat irekita. 1948ko uztailaren 24an inauguratu zituen, zarata handirik gabe. Enpresaren estiloa zen. Futbola, saskibaloia, tenisa, uso eta plater tiraketa eta, jakina, igeriketa izan ziren gehien ikusi eta praktikatu ahal izan genituen espezialitateak.

 Arrasateko herria modu eragingarriagoan gizarteratzeko ahalbideak ipini ziren martxan.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Union Cerrajera construyó sus instalaciones deportivas abiertas al público en general en los terrenos del antiguo caserío Zaldispe. Las inauguró el 24 de julio de 1948, sin mucho ruido. Era el estilo de la empresa. Fútbol, baloncesto, tenis, tiro pichón, tiro al plato y, por supuesto, natación fueron las especialidades que más pudimos ver y practicar.

 En definitiva, se pusieron en marcha vías que propiciaron una mayor cohesión social  de los mondragoneses.


IGERITOKI HAREN GAINEKO BERRI GEHIAGO - 

MÁS SOBRE AQUELLA PISCINA

https://1949arrasate.blogspot.com/2023/07/melbourneko-olinpiadetarako.html

4 iruzkin:

  1. Egundoko debatea sortu du zure gaurko artikuluak nire whatsapp talde batean. "Arrasateko herria modu eragingarroagoan gizarteratzeko ahalbideak ipini ziren martxan" baieztapenak piztu du eztabaida, kontuan izanik neskek eta emakumeek debekatuta zutela bainua hartzea instalazio horietan.
    Gogoratzen dut azken urteetan baimenduta zutela, baina, nire ustez, bakarrik Zerrajerako langile eta senideentzat erreserbatu zela.
    Errepasatu ditut zuk idatzitakoak artikulu eta liburu zaharretan, eta informazio asko eta golosoa aurkitu dut. Atrebentzia haundia ez bada, eskatuko nizuke gai honi buruzko artikulu monografiko bat. Eskerrik asko.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa Aitor!
      Eskerrik asko zure abisuarengatik.
      Diozun bezala, apurtxo bat idatzi dut gai horretaz. Adibide batzuk ematen ditut beherago. Debekuari buruz, aipamenak egin ditut, kasura zetozenean. Behin, injustizia hitza erabili nuen, hura salatzeko. Beraz, alde horretatik…
      Hain eztabaidatsua izan bide den “Arrasateko herria modu eragingarroagoan gizarteratzeko ahalbideak ipini ziren martxan” esaerari buruz, ez daukat bat ere zalantzarik horrela izan zenaz. Emakumeei sartzen utzi izan baliete eragin osoagoa izango zela? Jakina. Baina horrek, ene ustez, ez du esan nahi atzerapausu izan zenik, alderantziz baizik.
      Eta zugandik etorria, ez da atzebentzia – inolaz ere- eskatzen didazuna. Datorren urterako utziko dugu, ados?
      Mila-mila esker zure ekarpenarengatik.

      IDATZITAKO BATZUK
      HOTS BEGI DANOBOLINAK bloga
      apirila 15, 2015
      GASPAR EZKURRA, KIROL ERAGILE ARRASATEARRA
      https://txemax3.blogspot.com/2015/04/gaspar-ezkurra-kirol-eragile.html
      Garaiko moralaren zirkunstantzia hertsiengatik, tamalez, emakumeek ezin zuten igeritokia erabili. Alderdi hori ezin bada ahaztu ere, Zaldispeko kirol eskaintza oso onuragarria gertatu zen arrasatearrontzat.

      1949arrasate bloga
      uztaila 16, 2013
      DUELA 65 URTE INAUGURATU ZEN // SE INAUGURO HACE 65 AÑOS
      https://1949arrasate.blogspot.com/2013/07/duela-65-urte-inauguratu-zen-se.html
      Argazki honekin emakumeren bat hasarrearaz nezake. Zergatik? Gogoratzen diedalako eurak ezin zirela Union Cerrajeraren igeritokira sartu. Baina garai haietako morala aldatzerik ez dugunez gero … ez dago zer eginik. Historia da eta kito.

      uztaila 07, 2015
      UDAN IGERILEKURA / EN VERANO A LA PISCINA
      Bueno, zabalik genuen gizonezkook. Neska eta ez hain neskak kanpo aldeko hesian geratzen ziren – ureztatu berri gorri eta laru koloreko tajete loreen usain sakorrak lagun- triton arrek igerian nola egiten genuen ikusle huts izatera bakarrik heltzen zirela. Injustizia galanta, garaiko moralinaren ondorio hutsa.

      uztaila 21, 2020
      1978an ITXI ZEN / SE CERRO EN 1978
      1948. Uztailaren 24an inauguratzen da igeritokia eta prestatutako gainerako instalakuntzak: futbol zelaia, tenis zelaia (saski baloirako ere erabiliko dena) eta parke publikoa. Gizonezkoek bakarrik erabili ahal izango dute igeritokia.
      1971. Arrasateko hirurehun pertsonek eskutitz batean eskatzen diote igeritokia emakumeei ere irekitzea. Ezetza jasotzen da enpresaren zuzendaritzatik.
      1976. Oraingoan bai: eskabide berri bati baiezkoa ematen zaio emakumeak bainatu ahal izateari… baina ezingo dute eguzkia igeritokian bertan hartu. Xukadera lurrean zabaltzen zuenari abisua ematen zitzaion eta kasurik ez egitekotan kaleratu egiten zuten.

      Ezabatu
  2. UDAN IGERILEKURA / EN VERANO A LA PISCINA
    https://1949arrasate.blogspot.com/2015/07/udan-igerilekura-en-verano-la-piscina.html

    1978an ITXI ZEN / SE CERRO EN 1978
    https://1949arrasate.blogspot.com/2020/07/1978an-itxi-zen-se-cerro-en-1978.html

    ErantzunEzabatu