Txantxote arrandegiko Bizente daukagu dendaren
aurrean, Toribio Agirre kalean (gaur Olarte, Izkina tabernaren ondoren) 1967ko argazkia da. Eta gizonak bere talaia txikitxotik herriari
hartzen dio pultsua, behatzaile on batek bezala. Bizente ez zen Arrasatekoa.
Eta gutxik jakingo du bere ofizioa txoferra zela, hain zuzen ere, Monterron
Kondeena. Madriletik udaro hurbiltzen zen gure herrira Bizente Gonzalez "Madriles" eta Ines
Mercader arrain saltzaile arrasatearraz maitemindu zen txoferra. Mercadetarrak arrain saltzaileak ziren eta Arrasaten ez ezik inguruko
herrietara ere iristen ziren euren produktuarekin, normalean Ondarroatik
ekarrita. Mercader sendiari “Txantxote” esaten zitzaion.
Ezkondu eta Arrasaten geratzean ofizioz aldatu
behar izan zuen Bizentek, eta lehen Canuto Aranzabalena izandako denda erosi
zuen. Eta haren tradizioari segitu zion, txoferra tabernaria bilakatu baitzen, 1953ko beheko iragarkiak darakutsan moduan. Emaztea
arrandegian – herriko azokan zeukan saltokia- eta senarra tabernan. Horrela
ihardun zuten iragan mendeko hirurogeiak arte, taberna kendu eta arrandegia Toribio
Agirre -Olarte- kalera pasatzea erabaki zuten arte. Eta argazkian ikusten den bezala, toki hartan
egon zen beste hogeita bost bat urtez.
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Es una fotografía de 1967. Sentado en el exterior de la pescadería Txantxote
sita en la calle Toribio Aguirre (hoy Olarte, pegando al bar Izkiña) tenemos a Vicente, quien desde su pequeña atalaya como buen observador, toma el pulso a la vida del pueblo. Vicente no
era mondragonés. Y pocos sabrán que su oficio había sido chófer, precisamente de los
condes de Monterrón. De tanto visitar Mondragón Vicente Gonzalez "Madriles" conoció a la
arrasatearra Inés Mercader, y decidió abandonar la villa y corte para quedarse
para siempre en otra villa más recoleta. Ines pertenecía a una familia dedicada a la venta
de pescado, conocida como Txantxote, que
vendía el género traído, fundamentalmente de Ondarroa, tanto en Mondragón como en
los pueblos limítrofes.
Al casarse, Vicente tuvo que cambiar de oficio,
y no desaprovechó la oportunidad de comprar el negocio que antes había pertenecido a
Canuto Aranzabal, de tabernero, como se comprueba por el anuncio aparecido en la prensa de Gipuzkoa en 1953. Inés siguió en la pescadería que regentaba en
la plaza de abastos. Hasta que a primeros de los años sesenta del siglo pasado,
cerraron la pescadería en la plaza para pasar a un remozado local, la antigua
taberna, donde por otros veinticinco años aproximadamente, atendió a su
clientela la familia Txantxote.
