maiatza 14, 2021

SAN ISIDROTAN - EN SAN ISIDRO

A ze koadrila ederra! Zigarrolakoak gara, garbi, ezta? 1957-58 ikasturtea izango zen eta auzoko eskolan ari ginen. Bizitza osoa genuen aurretik. San Isidro elizako atean erretratatu gintuzten. Ikaskide ohi batzuek lagundu didate azalpen honetan. Horrela, Juan Bautista Aranzabalek izenak ipini ditu, behekoan. Batzuenak falta dira. Bestalde, Dario Tiradosi esker gogoratu dut urte hartako irakaslea Migel Sola zela eta denok ikasgela bakarreko ikasleak ginela. Aurreko maisua, Fulgenzio Cavia historikoa, 1957an hil zen.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ABEL SAEZ BILBAO

¡Vaya cuadrilla más hermosa! De Zigarrola, se nota ¿no? Sería el curso 1957-58. Y eramos alumnos de la escuela del barrio. Teníamos toda una vida por delante. Nos retrataron en la puerta de la iglesia de San Isidro. Algunos excompañeros me han ayudado con los apuntes. Así, Juan Bautista Aranzabal ha puesto los nombres. Faltan los de algunos pocos. Por otra parte, Darío Tirados me ha recordado que el maestro se llamaba Miguel Sola y que todos eramos alumnos de una única aula. El anterior maestro, el histórico Fulgencio Cavia, había muerto en 1957.  

 

San Isidroko jaiak ziren, ziur asko 1958koak. Auzoko dantzarien taldekook prest geunden gure artea erakusteko, gure publikoaren aurrean. Urduritasun puntu bat bazen giroan, noski, baina disimulatu egiten genuen. Hortxe gaude:

Lehen lerroan, ezkerretik: Anton Arana, Agustín Beitia, José Luis Idigoras eta ni.

Bigarren lerroan, ezkerretik:  Amparo Lopez, Raquel Barona,  Begoña Aranzabal eta Espe Aranburuzabala. 

Dantza irakaslea, goian: Karlos Andres.

Gure publiko jarraitzailea dugu: Rosa Mari Maiztegi, Mertxe Arregi, Marisa Etxebarria, Sole Alonso.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JUAN BAUTISTA ARANZABAL

Estábamos en fiestas de San Isidro, y el grupo de dantzaris del barrio nos prestábamos a actuar ante nuestro público. Había un poco de nerviosismo. Pero lo disimulábamos. Eramos:

Primera fila, izquierda: Anton Arana, Agustín Beitia, José Luis Idigoras y yo.

Segunda fila por la izquierda:  Amparo Lopez, Raquel Barona,  Begoña Aranzabal y Espe Aranburuzabala. 

El profesor de baile: Carlos Andres.

Teníamos público seguidor: Rosa Mari Maiztegi, Mertxe Arregi, Marisa Etxebarria, Sole Alonso. 

 

 

4 iruzkin:

  1. Que tiempos aquellos los recuerdo totalmente, casi no cambiaría nada de todo lo vivido en aquellos años tan jóvenes. Buen recuerdo y gracias a todos.

    ErantzunEzabatu
  2. Argazkiak ikusita, oilo-haragia sartzen zait. Zenbat oroitzapen. San Isidro eguna zen, guretzat jairik garrantzitsuenak, San Joan eguna baino gehiago. Gogoan dut mutil zaharrenek bezperatik ekartzen zutela, ilunabarrean jartzen zen txopoa. Musikarako kioskoa ere jartzen zen, urte askoan nire osaba Felix Aranzabal akordeoiarekin eta Felipe Vitoria jazzband-arekin lagunduta. Urte horretan, gainera, oholtza bat jarri zen San Isidro egunerako argazkian gaudenok dantzatzeko.
    Zigarrolatarrok, ONDO PASA SAN ISIDRO JAIAK!!!

    ErantzunEzabatu