Biteri Etorbidea, 1948an. Gazteek ez diote argazkiari antzik ere hartuko. Eta adinekook ere... ahaztu samarra daukagu. Ezkerraldean, jende multzo eta kamioaren alturan Re-ré (Garmendia) jatetxea zegoen, egun - gutxi gora behera- Aldedi burnidenda dagoen tokian. Nork ez ditu Re-reko bonba koipetsuak gogoratzen? Eraikinaren lehen atartean, Danok Bat elkartean genuen. Eta gizonaren sorbaldan ezkutatzen duen tokian, Ziardegiren izotz-tailerra, amoniako usain itsasgarriarekin.
Eskuineko ormak Sola sendiaren lorategiak ezkutatzen zituen. Orma gaineko ezkerreko bi eraikinak Biteri Eskolak ziren.
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Avenida de Viteri, 1948. Los jóvenes difícilmente deducirán el conjunto. Y los de más edad... lo tenemos casi olvidado. A la izquierda, a la altura del grupo de personas y el camión, se encontraba el bar Re-ré (Garmendia), donde hoy en día tenemos, aproximadamente, la ferretería Aldedi. ¿Quién no recuerda las sabrosas bombas grasientas del Re-ré? Por el primer portal del edificio de la izquierda se accedía a la Sociedad Danok Bat. Y hacia la esquina que tapa la espalda del hombre teníamos el taller de hielo de Ziardegi, con su característico olor a amoníaco.
La pared de la derecha esconde los jardines de la familia Sola. Y los dos edificios de la izquierda que se ven sobre la pared corresponden a las Escuelas Viteri.
Argazkia nire jaiotza-urteari dagokio. Hala ere, oraindik gogoan ditut Re-re taberna eta bertako bonbak, Danok-Bat elkartea eta Ziardegi familiak izotz barrak egiteko erabiltzen zuen tokia. Hala ere, Solako harresiaz ez naiz gogoratzen.
ErantzunEzabatueskerrik asko Juan Bautista. Solako orma 1949-50ean kenduko zuten, etxeak egiteari ekiteko.
Ezabatu