maiatzak 04, 2021

MONDRAGON OTXOTEA. 1966

Musikan ere, Arrasate lehenago izan zen Mondragon baino. Pare bat urte aurrerago osatutako Arrasate Otxoteari Mondragón izenekoak jarraitu zion 1966an. Oinarria berdintsua zen, kideen aldetik. Argazkian agertzen dira, ezkerretik:  Julio Iriondo, Iñaki Larrañaga, Jose Lezeta, Ismael Errasti, Rafa García Trincado, Patxi Bustos, Jose Mari Mendizabal, Jesus Mari Iriarte eta Karmelo Heriz. Rafa zen zuzendaria.

Gurea Zineman  1966ko urtarrilaren 9 eta 16an Otxote lehiaketa izan zen, ondoko herrietako taldeekin: Aretxabaleta, Oñati, Deba, Bergara eta Arrasate. Faborito nagusia garaian modan zegoen Oñatiko Irrintzi otxotea zen. Bi egunetan aritu ziren bost taldeak, lepoz bete zen aretoan. Autobusetan heldu zen Arrasatera musika zale ugari. Iragarpenek ez zuten hutsik egin eta oñatiarrek irabazi zuten lehiaketa, “Baserritarrak”, “Artzai Abestia” eta “Zotz bat” kantuekin, eta beraientzat izan zen sari potoloa: 8.000 pezeta eta El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkariaren garaikurra. Arrasatekoak laugarren tokian geratu ziren, “Maiteari”, “Azokan” eta “Kanta berri” interpretatu ondoren, eta 3.000 pezeta eskuratu zituzten. 

Argazkia urtarrilaren 16an atera zen Gurea Zineko agertokian.

 ARGAZKIA: IBAN BOLINAGA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

También en la música, a Arrasate le siguió Mondragón. El Otxote Arrasate creado en 1964, a los dos años se reconvirtió en Mondragón. La base de la formación era la misma por lo que respecta a los miembros del grupo. En la foto aparecen, desde la izquierda: Julio Iriondo, Iñaki Larrañaga, Jose Lezeta, Ismael Errasti, Rafa García Trincado, Patxi Bustos, Jose Mari Mendizabal, Jesus Mari Iriarte y Carmelo Heriz. Rafa era el director.

Los días 9 y 16 de enero de 1966, se celebró en  el Cine Gurea un Concurso de Otxotes, con grupos de Aretxabaleta, Oñati, Deba, Bergara y Arrasate. El principal favorito era el Irrintzi de Oñati, de moda en aquel momento. Los cinco equipos actuaron durante los dos días, en una sala llena hasta los topes de aficionados, muchos de los cuales habían llegado a Mondragón en autobuses especiales. Las previsiones no fallaron y los de Oñati ganaron el concurso con las canciones “Baserritarrak”, “Artzai Abestia” y “Zotz bat”, siendo para ellos el premio gordo: 8.000 pesetas y trofeo del diario El Correo Español-El Pueblo Vasco. El  otxote Mondragón terminó en cuarto lugar, tras interpretar "Maiteari", "Azokan" y "Kanta berri", embolsándose 3.000 pesetas.

La foto está obtenida el 16 de enero en el escenario del Cine Gurea.

 OTXOTE GEHIAGO

https://1949arrasate.blogspot.com/2021/04/arrasate-otxotea-1964.html

4 iruzkin: