maiatza 18, 2021

“BORDA BERRI”n, OSPAKIZUNETAN

 

“Borda berri” baserriaren atartean gaude, 1955eko uztailean. Jose Mari Arregi "Axeri" eta Felipa Otaduy gure gurasoek zortzi seme-alaba izan zituzten. Ángel, Álvaro, Rosamari, Ixiar, José Jabier, Xeli eta, azkenik, bikiak: Isabel eta Beatriz. Hain zuzen ere,  azken bien munduratzea ospatzen ari ginen. Eta argazkia sendi ugariko paperak balioztatzeko aterako genuen. 

Behekoan, egun desberdinean aterata, gurasoak, Jose Jabier, Xeli eta iritsi berriak ditugu. Argazkiak Jose Mari Lasagabaster "Ventxes"ek atera zizkigun.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: IXIAR ETA XELI ARREGI

Estamos frente al caserío “Borda berri” en julio de 1955. Nuestros padres José Mari Arregi “Axeri” y Felipa Otaduy tuvieron ocho hijos e hijas. Ángel, Álvaro, Rosamari, Ixiar, José Jabier, Xeli y, finalmente, mellizas: Isabel y Beatriz. Seguramente  estábamos celebrando la venida a este mundo de las dos últimas y la foto nos valía para la cartilla de familia numerosa.

En la foto inferior, obtenida en día diferente,  aparecen nuestros  padres con las recién llegadas, junto a José Jabier y Xeli. Las fotos fueron tomadas por José Mari Lasagabaster "Ventxes".


 

1 iruzkin:

  1. Argazki honen egilea, Josemari Lasagabaster "Bentxes" zenak sarri komentatu zidan berarentzat plazer handia zela baserrietara joatea nortasun agiri eta beste dokumentuetarako argazkiak egitera. Harrera ona jasotzeaz gain egundoko otorduak egiten zituela etxekoekin lanaren ondoren. Oso eskertuta zegoen baserritarrekin.
    Aipatzekoa da garai hartako argazkilariek lortzen zuten kalitatea, argazki hauetan ikus daitekeen bezala.
    Aitor Iturriaga.

    ErantzunEzabatu