maiatza 11, 2021

ZIORLAN JO TA KE - LABORANDO EN ZIGARROLA. 1959

1959ko San Isidro jaien bezperetan zeuden argazkiko bi lagunak eta soloan ari ziren, auzoko egun handiaren zain. Zigarrolako Agarre Etxebarriko Maria Garay eta bere alaba Karmen Egidazu ditugu argazkiko protagonistak, jo eta ke beharrean idiekin.  Arratsaldea zen.

Zigarrolako bazter horiek egun eraikinez beterik daude: etxe, polikiroldegi, institutu... Argazkiak, ordea, baserri giroa dakarkigu. Hondoan, eskuinean -oso gutxi ikusten dela- "Txoza" baserria daukagu, eta haren aurrean, bidez bestaldean "Axeri" . Eraikin handiak, garaian "Casa Conde" izenez ezaguna - deituraren jatorriaz zalantzarik ez dagoelarik-  eta atzealdean ikus daitekeena dira gaur zutirik geratzen zaizkigun bakarrak. Izan ere, "Arruena" ezkerreko baserria ere aspaldi bota zuten.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Eran vísperas de San Isidro de 1959 y las dos mujeres de la foto faenaban en la pieza con la ilusión puesta en la fiesta por llegar.  Maria Garay y su hija Karmen Egidazu del caserío Agarre Etxebarri en Zigarrola son las protagonistas de la foto, habiendo quedado inmortalizadas en pleno esfuerzo con los bueyes. Era por la tarde.

Esos rincones de Zigarrrola están hoy cubiertos por edificios: viviendas, polideportivo, instituto ... La foto, sin embargo, nos muestra un ambiente rural. Al fondo, a la derecha, se aprecia levemente el caserío "Txoza", y frente a él, al otro lado del camino, tenemos "Axeri". Los grandes edificios, el entonces conocido como la "Casa Conde" - sobre cuyo orígen no hay duda- y el que se puede ver tras él son los únicos que quedan en pie hoy en día. El mismo caserío de la izquierda,“Arruena”, también fue demolido hace mucho tiempo.

6 iruzkin:

  1. Creo que el edificio grande que se ve detrás de ellas, es la escuela que anduve por el año 56. Casi nada, por la carretera que estaba al fondo jugábamos al fútbol a todas horas. Bien por el recuerdo con esta foto.

    ErantzunEzabatu
  2. Ziur nago, emakume jator hoiek ,lurra arrotzeko erabiltzen duen “Golda”, gure aitari erositakoa dela.
    Gasteizko ”Ajuriak” egiten zuen estruktura eta gure aitak egiten zituen lurrera sartzen ziren atzaparrak.
    Eskarrikasko Josemari, ez dakizu zein opari ederra egin diguzu! . Ez genuen lan tresna honen argazkirik.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Egunon Karmele, poza nirea da, argazkiek barrua berpizteko balio dutela jakitean. Izan bedi, beraz, argazki hau Bishenteren ohorerako!

      Ezabatu
  3. A ze sorpresa!! Aurpegi ezagunak eta ikusi alaz bat Maxua baserriko andereekin gogoratu naiz. Maxua baserria gure etxe aurrean zegoen, Itsasondo baserriaren gainean. Zuk Agarre Etxebarri diozu baina guretzat beti danik ‘Maxua’ baserria zen. San Isidro eliza eta Txoza baserria eskuman ikusten ez diran bezala, ezkerrean ikusten ez dena, Antoña baserria dago.
    Abelek dionez, ‘Casa Conde’an beheko plantan ezkerretan mutilen eskola izan genuen eta eskuman neskan eskola. Gure mutikotako garai onenak hor eman genituen.
    Eskerrik asko Josemari, horrelako oroitzapen onak ekartzeagatik!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Aupa zuek, Juan Bautista, hori guztia bizi ahal izan baitzenuten! Disfrutatu.

      Ezabatu