iraila 13, 2022

TXIKITEOKO ZIRKUITUA - CIRCUITO DE TXIKITEO


 Norbaitek esan zuen gizakume arrasatearra kondenatua zegoela txikiteoaren zirkuitu-jariora ala bibliotekako sagu izatera. Baliteke duela mende erdiko gizartearen gaineko  mugaketa zehatz samarra izatea aurrekoa, argazkian antzeman daitekeen bezala. Urteko edozein igande eguerditan Portaolitik abiatzen ziren erromesek pare bat orduko zirkuitua zuten zain, "hemen bai, hurrengoan ez" edo "hemen bai eta hurrengoan ere bai" asmoarekin. Askok gogoratuko duten bezala, jarraitutako bideari erreparatuz bi txikiteo mota ziren, arrunta eta karlista zeritzana, norabide kontrakoak. Argazkikoak ez ziren karlistak.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Alguien dijo en alguna ocasión que el hombre mondragonés estaba condenado al torrente circulatorio del txikiteo o a ser ratón de biblioteca. Puede que la definición se ajustara bastante bien a lo que se solía observar los mediodías de los domingos de hace cincuenta años, como se puede apreciar en la foto. A partir de mediodía comenzaba a moverse desde el Portalón la marea humana, a la que más o menos esperaba un circuito de un par de horas con un  "aquí sí, el próximo saltamos" o "en este sí y en el próximo también" Como muchos recordarán, atendiendo al recorrido existía el txikiteo normal y el denominado carlista, de direcciones encontradas. Los de la foto no eran carlistas.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina