urria 04, 2022

FUTBOL ARRATSALDEA ITURRIPEN - TARDE DE FUTBOL EN ITURRIPE. 1965

 

Hirugarren Mailako partidua 1965eko urriaren 3an jokatu zen Iturripen, Eibarren kontra. Eta Juanito Arriaran entrenatzaileak ezohiko hamaikakoa atera zuen, gaztez beteta. Aurrelariak lehen aldiz ari ziren elkarrekin modu ofizialean: Jose Carlos, Sagasta, Aranbarri, Aranguren eta Beitia.  Arerioa ez zen makala: Eibar.  Horregatik, eta arratsalde eguzkitsua zelako jende mordoa bildu zen futbol zelaira. "Estos cinco chavales asustaron al Eibar" idatzi zuen prentsako korrespontsal batek.

Mondrak talde hau atera zuen: Martinez; Elkoro, Zubizarreta, Ezkurra,; Arenaza, Idigoras; Jose Carlos, Sagasta, Aranbarri, Aranguren eta Beitia.

Norgehiagoketa Arrasateko mutilek irabazi zuten, 2-1, egundoko jokoa erakutsita. Golak Beitiak eta Ezkurrak (penaltiz) sartu zituzten. Denboraldiaren amaieran, Eibar bigarrena izan zen eta Mondra laugarrena. Txapelketa Logroñesek irabazi zuen, eta bigarren mailara igo zen.

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El partido de Tercera División se disputó el 3 de octubre de 1965 en Iturripe contra el Eibar. Y el entrenador Juanito Arriaran alineó un once no habitual, apostando por la juventud. Los cinco delanteros actuaban por primera vez juntos en competición oficial: José Carlos, Sagasta, Aranbarri, Aranguren y Beitia. El rival no era uno cualquiera: Eibar. Por eso, y debido a que el sol lució aquella tarde de domingo, cantidad de aficionados acudieron a contemplar el encuentro. "Estos cinco chavales asustaron al Eibar" escribía un corresponsal de prensa sobre el quinteto ofensivo

Los “cerrajeros” ganaron, 2-1, mostrando un juego espectacular. Los goles fueron de Beitia y Ezkurra (penalti). Al final de la temporada, Eibar fue segundo y Mondra cuarto. El campeonato se lo llevó el Logroñés, que ascendió a Segunda División.

El Mondra sacó el siguiente equipo: Martinez; Elkoro, Zubizarreta, Ezkurra; Arenaza, Idigoras; Jose Carlos, Sagasta, Aranbarri, Aranguren y Beitia.

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO / PARA SABER MÁS SOBRE EL FUTBOL EN MONDRAGÓN

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina