urtarrila 15, 2024

BAR LAGUNILLA

 

Arrasateko Bar Lagunillan 1955 inguruan egindako argazkia dugu gaurkoa. Erdian Bizkaiko Berrizen 1884an jaiotako Rafaela Gaztelurrutia Gorroño dugu. Bizente Arregirekin ezkondua, alargundu ostean Emilio Lagunilla suhiaren Lagunilla tabernaren kargu egin zen, Karmen eta Rosario alaben laguntzarekin. Oso sukaldari ona zen Rafaela eta ez zitzaion bezerorik falta izaten. Gatz eta piperra saldoka erakusten zuen emakumea zen berriztarra.

Argazkian, Rafaelaren ezkerrean, Faustino Velez de Mendizabal  Zubia arrasatearra dago, “Vivillo” gaitzizenez ezagutua, gaztaroan pilotan erakutsitako trebetasuna zela eta. Mondragones txapeldun handiarekin batera hamaika partidutan aritu zen Faustino. Gaueroko bezeroa ei zen Lagunillan. Hirugarrena, Pako dekoradore gasteiztarra, Arrasatetik zebilenean ez zuen hutsik egiten tabernan.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La foto de hoy está realizada en el Bar Lagunilla de Mondragón hacia 1955. En el centro Rafaela Gaztelurrutia Gorroño, nacida en 1884 en Berriz (Bizkaia). Casada con Bizente Arregi, al enviudar se hizo cargo del bar Lagunilla abierto por su yerno Emilio Lagunilla, con la ayuda de sus hijas Cármen y Rosario. Rafaela era muy buena cocinera y no le faltaban clientes. Mujer salerosa,  gozaba de gran simpatía en la villa.

A la izquierda de Rafaela, aparece el  mondragonés Faustino Velez de Mendizabal Zubia, conocido como “Vivillo” por su habilidad de jóven en el juego de pelota a mano. Faustino hizo pareja en innumerables partidos con el campeonísimo Mondragonés. Era cliente diario en la taberna Lagunilla. El tercero es Paco “el decorador”,  vitoriano, quien no faltaba al bar cuando sus ocupaciones laborales le traían a Mondragón


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina